Skip to main content

Ikastolako Berriak

HH05eko ikasleei, hezkidetza-planeko ekintzen barruan, ipuin ez-sexistak kontatzera etorri dira. Lehen saioan ipuinen bidez familia eredu aniztasuna landu dute. Bigarren saioan, ostera, ipuin-antzerki bidez amona baten istorioa kontatu diete. Ipuinak 40 minutu iraun du gutxi gorabehera, eta ondoren, gaia lantzeko marrazki bat egitea eskatu zaie ikasleei.
Aurreko astean, LH 6.mailako ikasleek Aldaketarako prestatzen izeneko tailerra izan zuten. Saio hauen helburu nagusia ikasleek etorkizun batetan aurki ditzateken arriskuetatik babesteko trebetasun sozio-emozionalak eskuratzea da, eta aldi berean, testuingurura era osasuntsu batetan egokitzeko estrategia desberdinak eskaintzea. Esperientzia positibotzat baloratu zuten bai ikasleek, bai irakasleek.
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunearen eskutik aurrera eraman da ikastolan Lingolang programa aurtengo ikasturtean ere. Martxoan gauzatu den Lingolangen eskutik, ikastolako haurrek jatorri desberdinetako hainbat kontu desberdinez jabetzeko eta ikasteko aukera izaten dute.
Hilero bezala DBH3. eta LH1. maillako ikasleen artean Irakulagun ekintza aurrera eraman da. Maiatzean sartu gara eta aurreneko aste honetan, LHkoek Lehen Gizakien gaia lantzen ari direla baliatuz, DBHko ikasleek jardueratxo bat prestatu dute irakurzaletasuna sustatzeko helburuz. Beste behin ere gustura aritu dira ikasleak beraien arteko elkarrekintzan.
Gaur maiatzak 2, Eskola-Jazarpenaren Aurkako Nazioarteko eguna da, gaitz honen arriskuaz kontzientziatzeko eta aurre egiteko helburuarekin ospatzen dena. Elgoibar Ikastolak duen helburu nagusietako bat ikasle guztien garapen egokia eta ongizatea da, horretarako ezinbestekoa izanik eskola jazarpenaren aurkako borrokan tinko mantentzea eta Kiva programak errazten digun prebentzio lanaren bitartez biktimekiko enpatia areagotzea, ikasle guztiei borroka horrekiko konpromisoa sustatzea eta mekanismoak eskaintzea. 
Energiaren gaiaren inguruko bederatzi proposamen aurkeztu dizkiote herriko ikastetxeetako Agenda 30eko ikasle arduradunek Udaletxeari. Atzokoan izan zen bilkura, herriko Aita Agirreko Areto nagusian, ikastolako LH5, LH6 eta DBH1eko A30eko arduradunak Herri Eskolako eta institutuko kideekin batera.