Skip to main content

JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

Aste honetan pedagogiaz mintzatzeko bi eguneko foroa izango da Donostian.

Irudia

Aste honetan pedagogiaz mintzatzeko bi eguneko foroa izango da Donostian eta bertan Pertsona-ereduaren erabakitzaile-ekintzaile eta barne sendotasuna duena bereizgarrietan sakonduko da. 

Gaur eta bihar bertan izango dira Ane eta David, Elgoibar Ikastolako ikasketa buruak, formazioa jasotzen, ondoren ikasitakoa Ikastola osora zabaldu ahal izateko. 

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 22tik azaroaren 12ra bitartean, Errigoraren udazkeneko kanpainan parte hartzeko aukera izango da. Aurten, gainera, Lodosako Ibaialde Ikastolari laguntzeko elkartasun-ekimen berezia jarri da martxan. Saskiak Elgoibar Ikastolan bertan jaso ahal izango dira.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.