Azaroak 25 | Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna
Indarkeria matxistaren aurrean, ezinbestekoa da hausnartzea, estereotipoak zalantzan jartzea eta berdintasunean oinarritutako harremanak eraikitzea.
Azaroaren 25aren harira, Hezkidetza Taldeak bultzatutako ekimenean, lanketa berezia egin dugu ikastola osoan.
LH5-6ko eta DBHko ikasleek, galdetegi baten bidez, euren gustu musikalak adierazi dituzte. Ondoren, jasotako datuak aztertu eta emaitzak bildu ditugu.
Informazio-panel bat osatu dugu Erdiko Aretoan, musikaren, abestien mezuen eta indarkeria matxistaren arteko harremanaz hausnartzeko eta begirada kritikoa sustatzeko.
Eskerrik asko Hezkidetza Taldeari ekimen hau martxan jartzeagatik eta ikastolan berdintasuna lantzen jarraitzeko egiten duen lanagatik.