Urte askotako lan-esperientzian oinarrituta, Elgoibar Ikastolan proiektu eta programa sare bat eratu dugu, euskaratik eta Euskal Herritik mundura, gizarte etengabe aldakor baten aurrean erronka desberdinei aurre egiteko gai izango diren pertsonak hezteko.
Euskaldun eleanitzak
Euskaran eta euskalduntasunean ardazten den eleaniztasuna da gure helburua. Egitasmo integrala da, ikastolaren eremu guztiak eragiten dituena.
Giza baloreak
Pertsonaren garapen integrala helburu, genero estereotipoak ezarritako mugak eta jokabide sexistak gaindituz, ikasleak bere buruarekiko eraiki behar duen harreman osasuntsua eta pertsonen arteko elkarbizitza eraikitzeko proeiktua dugu.
Steam pertsonak
Pentsamendu zientifikoa sustatzeko asmoz, zientzia eta teknologia ezagutzak aplikazio integratzaileekin lantzea helburu duen hezkuntza lortzea dugu xede, berritzailea, sormenaren sustatzailea, lankidetzan eta genero berdintasunean oinarritua.
Ingurumena
Tokiko eta munduko erronkei elkarlanean erantzuna ematen saiatzen gara, guztion ongizatea helburu. Garapen iraunkorra, kontzientzia ekologikoa eta norberaren kontzientzia auzitan.
Kirola eta osasuna
Kirola eta osasuna gure baloreen lanketa tresna pedagogiko gisa ulertzen dugu. Ohitura osasuntsuak garatzea, harremanak, emozioen kudeaketa eta norberaren zaintza eta ezagutza sustatzen dituenez, gure ikastolako hezkuntza proiektuko oinarrietako bat da.
Ahalduntzea
Pertsona eta bere garapen integrala izanik gure helburu nagusia, ikasle bakoitzaren eta ikastola osatzen dugun guztion garapen egokiea dugu ipar. Prozesu horretan guztion ahalduntzea ezinbesteko balioa da guretzat.