Skip to main content

Bertso emanaldiak LH 4-5

Hona ikasturte amaieran burutu zen bertso emanaldiaren inguruan antolatu den bideoa. Dakizuen bezala, kurtso amaierako bertso emanaldi batekin eman zitzaion amaiera Elgoibarko Udalak lagundutako “Gu ere bertsotan” egitasmoari.

Bertso emanaldia_LH4-5

Hona aurreko astean burutu zen bertso emanaldiaren inguruan antolatu den bideoa. Dakizuen bezala, ikasturtea bertso emanaldi batekin eman zitzaion Elgoibarko Udalak lagundutako “Gu ere bertsotan” egitasmoari, hizkuntza, euskal kultura, musika eta trebetasun pertsonalak nahiz sozialak lantzea helburu izan dituen ikastaroan.

Hona LH 4. mailakoekin egindako saioaren irudiak: https://photos.app.goo.gl/rQNfCfXCUyecXjYx7

Eta beste hauek LH 5. mailakoekin ateratakoak:

https://photos.app.goo.gl/ZRQZT4M7cmUxsCDC6 

Herri mailan sortu den bideora lotura: Gu ere bertsotan.

 

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.