Skip to main content

Hurbiltzen - Elgoibar

Auzoko, euskara, aniztasuna eta herritarrak barne biltzen dituen egitasmoa da Hurbiltzen. Herritar guztion arteko kohesio eta komunikazio-hizkuntza euskara izateko euskaratik urrun bizi direnak euskarara gerturatzea da egitasmoaren helburu nagusia.

Bost familiako kideak bildu ginen atzokoan ikastolako Morkaiko aretoan, Gorane Aiestak aurkeztutako saioan. Hurbiltzen proiektuari aurkezpena egin zion honenbestez. Urrian zehar familia gehiago batzeko modua izango da hala nahi izanez gero.

hurbiltzen0

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.