Skip to main content

Ziardamendira irteera

Ia bi urteko geldialdiaren ondoren, joan zen igandean  haurren mendi irteera izan zen Ziardamendira.

 

Ziardamendira_mendi_irteera_morkaiko

Eguraldi bikaina lagun, 80 haur eta beste horrenbeste nagusi, autoak San Migelen  utzi eta Ziardamendira abiatu ziren igande goizean.

Baserri, zelai eta baso artean Ziardemendira igo, tontorrean indarberritu, eta, beherakoan, gerra zibileko aztarnak eta ilobiak ikusi ahal izan zuten.

Igande goiz pasa eder bat pasa zuten denok.

Hurrengo irteera, azaroak 20an Kalbariora izango da.

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.