Astelehen honetan ari gara ospatzen ikastolan euskararen eguna. Goizean goizetik hasita, etapa guztietatik igaro da Argitxo bakoitzean bere alaitasuna utziaz. 10:30etan egin diogu harrera erdiko aretoan. Ondoren jolas eta ekintza desberdinak izan ditugu etapaz etapa. Arratsaldean, txokolatadarekin amaitu dugu eguna.
Morkaiko mendizale elkarteak Ikastolako eta Herri Eskolako gurasoekin batera antolatutako mendi irteeren baitan, abenduak 3rako Elgoibartik-Soraluzera mendi irteera proposatzen digute.
LH6. mailako ikaskeek, “Proiektu komunitarioa” ikas arloaren barruan, ekintza solidarioak lantzen ari dira. Gipuzkoako Elikagaien Bankua udazkeneko janari bilketa burutzen ari da Elgoibarren azaroaren 24an eta 25ean, eta bilketa egin ahal izateko boluntarioak behar zituztenez, gaur goizean, ikasle hauek supermerkatu ezberdinetan aritu dira Elikagaien Bankuko txokoetan, jasotakoaren antolaketan laguntzen.
2024ko Egutegiaren aurkezpena eta marrazki lehiaketaren sari-banaketa azaroaren 27an, astelehena, izango da, 19:00etan, Aita Agirre kulturguneko 1. solairuan dagoen areto nagusian.