Skip to main content

Energia tailerrak

Energia berriztagarriak

Agenda 30en aurtengo gaia ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA izanik, ikastolan tailerrak eskeini EKO OIZen eskutik.

Energia berriztagarri mota desberdinak ezagutzeko aukera eman du tailerrak, alderdi teorikotik lehenik eta praktikoki ondoren, maketa desberdinak eraikitzeko eta probatzeko aukera izan dutelarik ikasleek.

Energia eraldatu egiten da eta energia iturri naturalak erabiliz, argia, mugimendua edota beroa nola lortu aztertu dute. Adibidez, argi naturalaren bidez bonbila piztuz, eguzki plaka txikiak eta eramangarriak erabiliz mugikorrak kargatuz…

Interesgarria benetan ikasitakoa. Pauso bat gehiago energia berriztagarri eta garbiagoaren alde!

Argazki gehiago Alexian

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.