Skip to main content

Eskertza

Elgoibar Ikastolaren izenean, eskerrak eman nahi dizkiegu Udalari, Musika Eskolari eta hau aurrera ateratzen lagundu diguzuen ikasle, familia eta parte-hartzaileei, eta modu berezian kalejiran parte hartu zuten guraso guztiei, 2023ko otsailaren 17an Ikastolak antolatu zuen Euskal Inauteri egunerako emandako laguntzagatik.

Inauteriak

inauteriak_2

Euskal Inauterien festa

Otsailaren 17an ospatu zuen urteroko Euskal Inauterien festa ikastola guztiak. HH, LH eta DBHko haur eta gazteek hartu dute parte herria apaindu eta animatu duen kalejira koloretsuan.

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.