Skip to main content

Alluitzera irteera

alluitz_1

 

Alluitzera irteera

"Berotegia eraikiz, gure ekosistema txikia sortu" lelopean ari dira burutzen DBH 3. mailako ikasleak diziplinarteko proiektua. Biologia-Geologia, Matematika eta Teknologia arloak biltzen dituen egitasmo hau STEAM hezkuntzen baitan burutzen ari garen lanen parte da, eta hortxe kokatu behar dugu irteera honen xedea ere. 

Datorren astean Lizagar Sagartokixa bisitatuko dute, sagastien ekosistemak ezagutzeko asmoz, eta azkenik euren berotegiak diseinatzeko lanari ekingo diote. Haziak landatu eta landareen hazte prozesuan eragina duten aldagaien neurketa egingo da, eta gure baratzean ere neurketak egiteko aukera emango du eskuratu berri dugun estazio meteorologikoari esker.

Maiatzaren 20an Elgoibarko II. Zientzia Azokan aurkeztuko ditugu ikasleen lanak.

 

Irudia
alluitz_2
Irudia
alluiz_6
Irudia
alluiz_3
Irudia
alluiz_4

 

Irudia
alluiz_6

 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.