Skip to main content

Erasmus + astea

Urrunera begira jartzeko moduko astea bizi izan dute ikastolako DBH 3. mailako ikasleek Erasmus + proiektuaren baitan. Hainbat elkar ezagutzez, ekintzaz, elkalanez eta batez ere hainbat eta hainbat bizipenez beteriko astea izan da, Martinikako eta Turkiako ikasleak gure artean jaso eta elkarrekin bizi izan duguna. 

nabarmendua_1_erasmus

Eleaniztasuna eta kulturartekotasuna lantzen urte askotan pilatutako esperientzia baliatuz nazioartean ezaguna den ERASMUS+ proiektuan murgildu da aste honetan Elgoibar Ikastola.

Aurten hasi eta datorren ikasturte amaierara arte luzatuko den proiektua “The Young can be The Gentle Online and elsewhere” izenburupean ari da gauzatzen. Gai nagusia ziberbullyinga edo ziber-jazarpena da eta honen inguruko lanketa egiten dihardute DBH3. mailako ikasleek. Jakina den bezala, proiektua nazioarteko beste bi ikastetxerekin elkarlanean burutzen ari dira: Turkiako Istanbul Anadolu Lisesi institutuarekin eta Martinikako Lycée Pro Léopold Bissol institutuarekin, hain zuzen ere.

Abenduan Martinika uharteak bisitatu ondoren, Elgoibarren batu dira aste honetan hiru herrialdeetako ikasleak, martxoaren 20tik 25era bitartean, eta tarte horretan askotariko ekintzetan parte hartu dute proiektua garatzen jarraituz, gure kulturan murgilduz eta gure txokoak ezagutuz.

Hau guztia Elgoibar Ikastolaren gidaritzapean eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz ahalbideratu da.

Horra astean bildutako irudiak:

 

erasmus_5

 

erasmus_6
erasmus_1
erasmus_3
erasmus_4
erasmus_2
erasmus_7
erasmus_7
erasmus_8

 

 

 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.