Skip to main content

Azoka solidarioa

Azoka solidario arrakastatsua bizi genuen atzokoan, LH 6. mailaren eskutik antolaturiko ekintza sorta ederrean eta Elgoibarko Nuala elkarteari laguntzea helburu zeukan ekimenean. Artikuluan jaso ditugu Azokak emandakoen berri.

azoka solidarioa

Lehen Hezkuntzako 6. mailak azoka solidarioa antolatu zuen atzo. Elgoibarko Nuala elkarteari laguntzea helburu daukan ekimenari hasiera emateko, bertsoak abestu ziren, akrosporteko figurekin dantzak burutu ziren, Bulego taldeak ere, Nuala elkartearekin batera, "Laku bat" abestiarekin dantza egin egin genuen.

Azkenik, azokan, bigarren hiruhilekoaren zehar burututako proiektuak ikusgai izan zituzten ikasleen familiek. Bertan izan ziren ikusgai, alde batetik, gaztelaniako arloan ikasleek egin dituzten sentimenduei buruzko collageak. Bestetik, informazio gunean, Nuala elkarteari buruzko informazioa izateaz gain, Euskal Herriko beste hainbat elkarteri (...) buruzko informazioa triptiko bitartez eskaini genuen. Bertan aipatzen ziren Dislegi, AdaHigi, Aspanogi, Aspace, Marea Urdina, eta Atzegi, besteak beste.  

Bukatzeko, plastikako arloan egindako eskulanak eta ingelesean sukaldatutako pintxoak probatzeko aukera ere izan zuten bertaratu ziren gurasoek.

Ikasleak oso gustora aritu ziren eta beraien jarrera txalotzekoa izan zen ilusio handiz egindako ekintzan!

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.