Skip to main content

Mendi irteera Urkamendi-Kalbariora

Urkamendi kalbario

Kaixo lagun mendizale!!

Apirilak 23rako Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen digute Morkaikotik: Urkamendi-Kalbario

Berez Aloñara joatekoak ziren, baina egun berean Aloñako Igoera ospatzen da. Hori dela eta, azaroan euria zela eta bertan behera gelditutako irteera egingo dugu Urkamendi-Kalbariora.

Ibilbidea Debako tren geltokitik abiatuko da. Irteera eta bukaera leku berdinean izango dira.

Ibaia gurutzatu ondoren, pinadi eta zelai artean Urkomendira joko dugu. Behin tontorra egin ondoren, Kalbarioko Ermitara joango gara han indarberritzeko. Santiagoko bidea jarraituz, atzera Debako geltokira bueltako gara.

Eguraldiak lagun, itsas hertzean igande goiz pasa eder bat pasatzeko plan egokia.

Urkamendi_2

Luzera:+/- 7Km

Desnibela: +/- 350 m

Irteera: 9:20ean Elgoibarko tren geltokian.

http://ca.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=4815878

Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da.

Eguraldiaren arabera irteerak aldaketak izan ditzake.

Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

Animatu zaitezte!!

 

22_23_Mendi_irteerak de Xabier Altube

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.