Skip to main content

SARRERA-GONBIDAPENAK / GUUK GIPUZKOA BASKET ETA REAL VALLADOLID PARTIDURAKO

Datorren igandean, apirilaren 23an ospatuko den saskibaloi partidurako sarrera gonbidapenak banatu ditugu.

Saskibaloia

​​​​​​Donostiako Gipuzkoa Basket Klubaren izenean Gipuzkoako ikastola bakoitzari 100 sarrera eskaintzea erabaki du Klubak igandeko GUUK Gipuzkoa Basket eta Real Valladoliden arteko partidurako. Saskibaloia lantzen duten Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailen artean banatu ditugu sarrerak, interesa adierazi duten familien artean.

Guztira 48 ikaslek agertu dutenez interesa, ikasle bakoitzari bi sarrera eman zaizkio. 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.