Skip to main content

Azterketak euskaraz - manifestaldia Baionan

Dakizuen moduan apirilaren 22an manifestaldia ospatuko da Baionan azterketak euskaraz egiteko eskubidearen alde. Elgoibartik ere mugituko da bertara familiarik, bailarako ikastolen artean horretarako antolatu dugun autobusean.

Baiona

Apirilaren 22an, denok Baionarat !

Urte luzeetako ikastolen borrokari esker, Ipar Euskal Herriko ikasleek Brebeta (DBH3n egiten den froga) euskaraz izatea lortu da. Baina gaur egun oraindik Baxoko frogak (Frantziako selektibitatea) osoki frantsesez egin behar dituzte gure ikasleek, nahiz eta ikasketa guztiak euskaraz egin !

Azterketa guztiak euskaraz izan daitezen lortu behar dugu.

Ikastolei esker, geroz eta gehiago dira euskaraz ikasten duten ikasleak. Baina aldi berean, askoz         gehiago dira Frantziatik Ipar Euskal Herrira bizitzera heldu diren frantses aberatsak, euskara eta euskal   kulturarekiko inolako sentikortasunik ez dutenak.

Benetako hizkuntza politika ausarta behar du euskarak Ipar Euskal Herrian. Apirilaren 22an Frantziako   Gobernuari, Akitania, Pirinio Atlantikoei eta Euskal Elkargoari mezu argia helarazi behar diegu:   Euskarak bizi behar du eta horretarako Euskararen Hitzarmen berri bat lortu behar dugu.

Euskararen egoera Ipar Euskal Herrian, ikastola guztien eta euskaldun guztion ardura da. Apirilaren   22an arratsaldeko 5etan Baionan izateko antolatu ditzagun autobusak ikastolaka.

Lapurdi, Nafarroa   Behera eta Zuberoako  anaia-arrebek gure sustenguaren beharra dute. Goazen!

Azken albisteak

Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.
Irudia
LH4ko eta LH5eko 240 ikasle inguruk parte hartzen dute ikasturtero Elgoibarko Udalak finantzatutako eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak gidatutako “Gu ere bertsotan” egitasmoan.
Irudia
LH3ko ikasleek esperientzia aberasgarria bizi izan dute MUFOMI museoan. Ángel Tobajas-ren eskutik, uraren garrantzia eta Elgoibarko uraren jatorria ezagutu dituzte, esperimentu dibertigarri eta harrigarrien bidez.