Skip to main content

Bizilabe: zientzia eskura

LH4.mailako ikasleek gaurkoan BIZILABE elkartearen bisita izan dute, eta bertan zientzia arloetara gerturatzeko ekintza burutu dute. Lehenik eta behin, Elgoibarren lan egiten duten zientzialari batzuen bisita izan dugu, Miren Otal, Larraitz Alkorta eta Virginia Zuazo. Hauek beraien lanbidea eta izan duten ibilbideari buruz informazioa helarazi die ikasleei. Ondoren, Bizilabeko kidea den Oihane Brauer-ekin likido ez newtondarra izeneko esperimentua burutu dute. Goiz ederra pasatu dugu elkarrekin. 

Zientzia eskuartean
Zientzia eskuartean_2
zientzia eskuartean_1

 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.