Skip to main content

Azterketen alde Baionan

Elgoibarko hainbat familia bildu zen Euskalgintzak larunbatean euskarazko azterketen alde Baionan deituriko manifestazioan. Bailarako ikastolen artean autobusa antolatu genuen horretarako. Hona guztiok bildurik bertan aterako argazkia.

Baionan

Ipar Euskal Herriko euskalgintzak deituta, Frantziako gobernuari egiazko hizkuntza politika eta baliabideak exigitzeko bildu ziren hainbat eta hainbat euskaltzale Baionan.

Seaskako ikasle, familia eta profesionalak urte luzez ari baitira ikasleek azterketa ofizialak euskaraz egiteko eskubidea izan dezatela aldarrikatzen, borrokan.

Pozik itzuli ziren bertara joan ziren guztiak, eta beste behin, bertako gazteen  ekimenarekin harritua.

Gehiago ere beharko ditugu Euskal Herri osoan euskaraz ikasi eta bizi ahal izateko aukerak eta baliabideak eskuratu arte.

AZTERKETAK EUSKARAZ!

Info+:Seaskako Lehendakariari elkarrizketa Berrian: https://www.berria.eus/paperekoa/1951/004/001/2023-04-23/ipar-euskal-herrian-euskara-

 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.