Skip to main content

Urkamendi-Kalbario

Igandean haurren mendi irteera izan zen Urkamendi-Kalbariora. Eguraldi ona emanda zegoen arren, eguna goibel esnatu zen. 38 haur eta beste horrenbeste nagusi hurbildu ziren trenez Debaraino, eta bertara heldu orduko hasi zuen euria. Ez zuen asko iraun halere, eta aldapak igotzen hasi orduko atertu zen. Azkenerako, eguraldiak errespetatu zien eta kostaldeko ibilbide polit honetaz gozatzeko aukera izan zuten guztiek.

urkamendi-kalbario
kalbario

Honekin 2022-2023 ikasturteko irteerak bukatu dira. Gogoratu Maiatzak 13an Morkaiko Eguna ospatzen dela.

Animatu Itzulitxoa egitera! Larubat goiz pasa eder pasako dugu.

Izen ematea irekita dago Kirolproban.

 

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.