Skip to main content

Energiaren gaineko herri mailako proiektua auzitan

Energiaren gaiaren inguruko bederatzi proposamen aurkeztu dizkiote herriko ikastetxeetako Agenda 30eko ikasle arduradunek Udaletxeari. Atzokoan izan zen bilkura, herriko Aita Agirreko Areto nagusian, ikastolako LH5, LH6 eta DBH1eko A30eko arduradunak Herri Eskolako eta institutuko kideekin batera.

Argazkietan ikusten den bezala, proiektoa definitzeko foroan parte hartu zuten ikasle arduradunek. Izan ere, maiatzaren 18an Agenda 30eko pleno txikia ospatuko baita, eta bertan udaletxeari energiaren gaiarekin lotutako 9 proposamen horiek aurkeztuko dizkiote.

Datorren ikasturtean horietako bat aurrera eramango dugu udaletxearekin batera.  Foro honetan 5 ekintza proposatu dituzte ikasle arduradunek, ondoren galdetegi bidez beraiek eta beraien ikaskideek bozkatu egingo dute horietako bat aukeratzeko. Botu gehien jasotzen duena izango da datorren ikasturtean gauzatuko dena herri mailan.

A30_0
A30_1

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.