Skip to main content

Eskola-Jazarpenaren Aurkako Nazioarteko eguna

Gaur maiatzak 2, Eskola-Jazarpenaren Aurkako Nazioarteko eguna da, gaitz honen arriskuaz kontzientziatzeko eta aurre egiteko helburuarekin ospatzen dena. Elgoibar Ikastolak duen helburu nagusietako bat ikasle guztien garapen egokia eta ongizatea da, horretarako ezinbestekoa izanik eskola jazarpenaren aurkako borrokan tinko mantentzea eta Kiva programak errazten digun prebentzio lanaren bitartez biktimekiko enpatia areagotzea, ikasle guztiei borroka horrekiko konpromisoa sustatzea eta mekanismoak eskaintzea. 

 

Aspalditik dihardugun leloa birgogoratuz, ez ahaztu jazarpenaren aurkako borroka guztion ardura dela eta guztion artean geldiarazi behar dugula. 

bulling

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.