Skip to main content

Elgoibarko II. Zientzia Azoka

Larunbat honetan, hilak 20,  Elgoibarko II. Zientzia Azoka ospatuko da Lekuederren 11:00etatik 14:00etara. Gure ikasleak dagoeneko azken ukituak ematen ari dira aurkeztuko dituzten STEAM proiektuei eta hauen aurkezpenei.

Guztira 38 postu egongo dira bertan, hala nola, Elgoibarko ikastetxeetako gazteen eta haurren proiektuekin, Bizilabe ekimenean parte hartzen duten haurren lanekin, Robotika ikastaroko ikasleen lanen postuak, stand profesionalak eta Lanbide heziketako ikastetxeen eta unibertsitateen postuak izango dira.

Zientzia Azoka honen helburu nagusia da Elgoibarko umeek zientziaren eta teknologiaren arloan lantzen dituzten proiektuak herriari erakustea; baita ere, zientziarekin, teknologiarekin eta berrikuntzarekin lotutako balioak sustatzea eta gizartearen kultura zientifikoa handitzea. 

Ekimenarekin bat eginik, Elgoibar Ikastolako ikasleak eta irakasleak larunbat honetan ikasturtean zehar eginiko proiektuak denei erakusteko prest egongo gara.

 

zientzia azoka

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.