Skip to main content

Ikastolen Elkarteak jasoko du 2023ko Ibilbideari Elkar Saria

Ikastolen Elkarteak jasoko du 2023ko Ibilbideari Elkar Saria

Ikastolen Elkarteak jasoko du 2023ko Ibilbideari Elkar Saria

Ilusio handiz jakin dugu, Ikastolen Elkartea izango dela 2023ko Ibilbideari Elkar Saria jasoko duen erakundea. Euskal Herria euskalduntzeko ahaleginean Ikastolen Elkarteak egin duen bide luze eta ekarpen handiaren aitortza da.

 


 

Ezaguna da ikastolok euskal gizartean azkeneko belaunaldietan izan dugun eragina. Eta sari hau orain artean egindako lanaren aitortza da, ondo egindako lanaren adierazgarri, eta etorkizunean egitekoa dugunari ekiteko akuilu.

Ikastola mugimendua bizia, soziala eta konprometitua da, Euskal Hezkuntza Sistema eraldatzaile eta euskaldun baten alde apustu egiten duena. Muga administratiboez harago, Euskal Herriko herrialde guztietan euskararen transmisioa, belaunaldiz belaunaldi eta etenik gabe, ziurtatu ahal izateko lanean dihardu eta, transmisioarekin batera, kalitatezko hezkuntza ere bermatu nahian.

Ikastolok beharrezkoak gara Euskal Herria euskalduntzen eta Euskal Hezkuntza Sistema hobetzen jarraitzeko. Eta sari honek, etorkizunera begira jarri eta ibilbide horretan konpromisoari eutsi eta ekarpen gehiago egiten jarraitzeko indarra ematen digu.

 


 

Sari banaketa ostegunean izango da, maiatzaren 25an, 19:00etan Elkarrek Adunan duen egoitzan.  Bertan izango dira saria jasotzen Jose Luis Sukia eta Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusia eta lehendakaria.

Atxikita duzue Ikastolen Elkarteak prestatu duen oharra. 

Oharra_ElkarSaria

 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.