Skip to main content

Iraurgi Ikastetxeko arduradun pedagogikoak geurean bisitan

Iraurgi Ikastetxeko arduradun pedagogikoak geurean bisitan

Gaur goizean Iraurgi ikastetxeko hiru arduradun pedagogiko izan ditugu gure Ikastolan, Nagore Ilarramendi, Ainhoa Segurola eta Ana Zendoia. Bertan, Innovamat matematikako material pedagogikoa zuzenean ikasleekin ikusteko aukera izan dute. 

 

Lehendabizi, LH3B gelan izan dira Idoia Guinearekin, eta bertan "erronka" saioa ikusi ahal izan dute bertatik bertara. Ondoren, LH2B gelan izan dira Iñigo Etxebarriarekin, saio honetan "zenbakien laborategia" saioa ikusi ahal izan dute. 

 

Goiz oso ederra izan da, izan ere, Elgoibar Ikastolak material pedagogiko berritzaile honen erabilpenean izan duen esperientzia beste ikastetxe batekin partekatzea oso aberasgarria izan da, bai haientzat, bai guretzat.

 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.