Skip to main content

Irteera pedagogikoak

Irteera pedagogikoak

Aste honetan gure ikastolako hainbat mailatan irteera pedagogikoak izan dituzte. Irteera bakoitzak gai zehatz batekin lotura izateaz gain, denek dute balioen lanketa komunean, hala, ikasleen autonomia garatzea, bizikidetza arauak errespetatzea eta ikasleen arteko harremana sendotzea oinarrizkoak bihurtzen dira honelako ekintzetan. 

 

Asteazkenean LH4ko ikasleak eta irakasleak Aiako Harrian kokatua dagoen Arditurri parketxera egin dute irteera. Bertan bideratu diren ekintzetan, besteak beste, gizakiak ingurumenean izandako esku-hartzeen eragin batzuk azteru dira eta, natura-ingurunea babesteak eta errespetatzeak duen garrantziaz jabetzeko aukera izan dute. 

 

 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.