Skip to main content

Gure baratza, landaketa berria

Gure baratza, landaketa berria

Aurreko asteetan maila ezberdinetako ikasleek baratzean zeuden barazkiak bildu eta izandako errendimendua ikusi ostean, honi ahalik eta etekin handiena ateratzeko helburuz, landaketa berriak egin dira azken egunotan.

 

LH1. mailako neska-mutilek LH2. mailakoek tipulak atera zituzten leku berean, lurra egokitu eta  kalabazin landareak landatu dituzte. 

 

 

Ea hurrengo asteetan eta hilabeteetan gure baratzak fruituak ematen dizkigun, guk aldi horretan honen zainketarekin jarraituko dugu!

 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.