Skip to main content

LH5ekoek erizain batekin solasaldia izan dute

LH5ekoek erizain batekin solasaldia izan dute

Aurrekoan LH5. mailako ikasleek beren irakasle den Asier Beldarrainen amaren bisita jaso zuten. Gizarte zientziak arloan lan sektoreak lantzen jarraitzen dute. Aurreko astean suhiltzaileei eginiko bisitaz gain, gaia aberasteko helburuz, oraingoan erizaina den Mertxerekin solasaldi bat izateko aukera izan dute. 

Bisita jaso aurretik ikasleek beren zalantzak argitzeko galdera sorta prestatu zuten eta egunean bertan, onkologikoan haurrekin lan egiten duen erizainaren lanbidea eta egunerokotasuna ezagutzeko parada izan zuten. Bide batez, elikadura osasungarriaren inguruan aritzeko aukera izan zuten, gaixotasunen aurrean elikadurak duen garrantziaz jabe zitezen.

 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.