Skip to main content

Irteera pedagogiko berriak

Irteera pedagogiko berriak

Ikasturte amaierako ekintzekin jarraituz, Ikastolako zenbait ikasmailetako ikasleek irteera pedagogikoak izan dituzte astean zehar. Oraingoan HH02, HH03, LH1., LH2. eta LH6. mailakoak izan dira Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutzeko aukera izan dutenak. 

 

Asteazkenean LH1. mailako ikasleak eta irakasleak Zumaiara egin dute irteera trenez. Zumaian Itzurun hondartzara hurbildu dira bertako inguruneaz gozatzera, eta bide batez, bertako hondarrarekin jolastera. Bazkal ordurako herriko belardi batera joan dira, han lasai-lasai jan eta bueltako trena hartu aurretik, pixka bat jolastera. 

 

 

Egun berean, LHko nagusienak, Arabako Zuhatza irlara joan dira hiru egunetako egonaldia egitera. Bertan pasa dituzten egunetan ekintza ugariz gozatzeko, lagun arteko harremanak sendotzeko eta, inguruneaz eta naturaz jabetzeko eta sentsibilizatzeko aukera izan dute. Besteak beste, traineruan, piraguan, pedaloetan nahiz optimisen ibili dira eta frontoian jolasak egin dituzte.

 


 

Ostegunean, LH2. mailakoak Azpeitiko Eko-Etxeara egin dute irteera natur-zientzietako arloan lantzen ari diren gaia sakontzeko helburuz, Honela, animalien ezaugarriak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute, baita energia gaiaren zertzelada batzuk ikusteko ere.  

 

 

Azkenik, ostiralean, HH02 eta HH03 urtekoen txanda izan da. Ilusio handiz igo dira autobusean batzuk Itziarra, besteak Debara. Egun berezi honek sorturiko urduritasunak jota utzi ditu bueltako bidaian!  

 

 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.