Skip to main content

Aste honetako irteera- eta emanaldi-pedagogikoak

Aste honetako irteera- eta emanaldi-pedagogikoak

Beste astebetez gure ikasleek arlo ezberdinetan egin duten lanketa biribiltzeko helburuz irteera- eta emanaldi-pedagogikoak izan dituzte. Hona hemen laburpena.  

 

Aste hasieran LH6. mailakoak makina erraminta museora egin dute irteera. Natur- eta gizarte-zientzia arloetan lantzen ari diren makinen gaian sakontzeko helburuz antzinako makinak egungokoekin konparatzeko aukera izan dute bertatik bertara. 

 

 

Asteartean, HH03 urteko neska-mutilek bere senitarteko eta lagunei ikasturtean zehar landutako kantuak eta dantzak eskaini diete ikastolako erdiko aretoan. Amaieran, urte guztian eginiko lanen eta ekintzen argazki-aurkezpenaz gozatzeko aukera izan dute bai umeek, bai nagusiek. 

 

 

Asteazkenean, LH5. mailako ikasleak Arotz-Enea euskal barnetegira joan dira hiru eguneko egonaldiaz gozatzera. Bertan ikasleek autonomia garatzeko, beraien arteko harremanak sendotzeko eta, inguruneaz eta naturaz jabetzeko eta sentsibilizatzeko aukera izan dute.


 

 

Egun berean, DBH1. mailakoak Debara egin dute irteera trenez. Egun hauetako eguraldi sargoritik freskatzeko asmoz surfeko ikastaroaz gozatzeko aukera izan dute. Aldi berean, irteeran talde kohesioa, bizikidetza, ingurugiroa zaintzeko kontzientzia eta lagunen arteko harremanak sendotzea bideratu da.

 

 

Azkenik, HH05 urtekoak ostegun arratsaldean emanaldia eskaini diete erdiko aretora hurbildu diren guztiei. “Bagoaz oporretara” gaiaren barruan landu dutena dantzen bitartez agertu dute, HHko etapa atzean utzi eta LHra jauzia egin aurretik. 

 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.