Skip to main content

Ikasturte amaierako “Irakurlagun” saioak egin dira

Ikasturte amaierako “Irakurlagun” saioak egin dira

Irakurzaletasuna sustatzeko helburuz 2022-23 ikasturte honetan “Irakurlagun” deritzogun ekimenaren 8 saio egin dira DBH3. eta LH1. mailako ikasleen artean. Ekainaren hasieran izan dira azken saioak.

 

Ekimen hau gure ikasleen artean irakurzaletasuna sustatzeko helburuz sortu zen, nahiz eta, atzean beste helburu batzuk ere gauzatu diren. Horrela, ikasleen artean euskararen erabilera areagotzea eta Elgoibar Ikastolako ikasleen arteko hartu-emana bideratzea oinarri bihurtu dira. 

 

Ikasturteko azken saioa jolas batekin itxi zuten ikasleek. DBH3koek ezkutatu zituzten pistak aurkitzea, irakurtzea eta horietan zetorrena ulertuz marrazki bat egitea izan zelarik ekintzaren gakoa. Jolasari zailtasuna handitzeko LH1. mailakoek ezin zuten lurrik ukitu, beraz, DBHko ikasleek bizkar gainean eraman behar izan zituzten pistak zeuden lekuraino, hauek banaka jaso eta papera zuten lekura itzuliz.

 

Giro ezin hobean amaitu zuten ekimena!

 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.