Skip to main content

Ikasturte amaierako bertsolaritza saioak

Ikasturte amaierako bertsolaritza saioak

Gure ikasleen artean euskara eta euskal kultura sustatzeko helburuz LH4. eta LH5.mailetan Bertsolaritza programa bideratzen da. Ikasturtea biribiltzeko helburuz eta datorren ikasturtera begira programan parte hartuko duten ikasle berriekin hainbat emanaldi egin dira. 

 

Lehen emanaldia LH4. mailakoek eskaini zieten LH3koei. Ikasturtean zehar landurikoa plazaratu zuten eta, bide batez, LH3. mailakoek datorren ikasturtean parte hartuko duten programaren zertzelada batzuk ikusteko aukera izan zuten.

 

LH5. mailakoek, aldiz, bertsolaria den Naia Arrizabalagarekin bapateko bertsoez gozatzeko aukera izan zuten. Bi ikasturte hauetan eginiko lanketa praktikan jartzeko aukera izan zuten.

 

Bertso saioaren bideoa

 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.