Skip to main content

Aubixako egonaldia

Aubixako egonaldia

LH1tik LH4rako hainbat Ikasleek 2022-23 ikasturteari itxiera eman berritan Aubixa Euskal Barnetegira doaz hiru eguneko egonaldia egitera. 


 

Datorren ekainaren 21ean hasiko dira aurtengo Aubixa Euskal Barnetegiko 4 txandak. 

Batzuentzat lehen aldia izango da etxetik kanpo 3 eguneko egonaldia pasako dutena, beste batzuentzat, berriz, oporraldia ezin hobe asteko aitzakia bikaina. Argi dagoena da aukera bikaina dutela lagun artean eta euskal giroan egun eder batzuk pasatzeko. 

Egonaldian, jolasak, ur-jolasak, mendi irteerak, diskoteka eta beste hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango dute.     

 

Hona hemen egonaldietako datak: 

  1. txanda ekainaren 21etik 23ra
  2. txanda ekainaren 26tik 28ra
  3. txanda ekainaren 28tik 30era
  4. txanda uztailaren 3tik 5era

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.