Skip to main content

DBH4ko ikasleen agurra

DBH4ko ikasleen agurra

Ekainaren 21ean DBH4ko ikasleen agur-ekitaldia izan zen Musika eskolako areto nagusian. 

 

Bertan,agur esan genion 2022-23 ikasturteari eta horrekin batera Elgoibar Ikastolan urte luzez aritu diren DBH4. mailako ikasleei. Haur Hezkuntzatik hasi eta DBH4. maila amaitu arte bizipen eta oroitzapen ugari pilatu ditugu bidean. 

Elgoibar Ikastolaren partez zorterik onena izan dezazuela hemendik aurrerako ibilbide berrian!

 

Azken albisteak

Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.
Irudia
LH4ko eta LH5eko 240 ikasle inguruk parte hartzen dute ikasturtero Elgoibarko Udalak finantzatutako eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak gidatutako “Gu ere bertsotan” egitasmoan.
Irudia
LH3ko ikasleek esperientzia aberasgarria bizi izan dute MUFOMI museoan. Ángel Tobajas-ren eskutik, uraren garrantzia eta Elgoibarko uraren jatorria ezagutu dituzte, esperimentu dibertigarri eta harrigarrien bidez.