Skip to main content

Jabier Larrañaga zuzendariari agurra

Elgoibar Ikastolako “erreferente osoari” agurra egin diogu irailak 6 honetan, bere urtebetetze egunean, hainbat eta hainbat urtez tinko lanean jardun ondoren erretiroa hartu baitu gaur Jabier Larrañaga ikastolako zuzendariak.

jabierren agurra


Langile ohiek eta gaur egungo lantaldeak ikastolako erdiko aretoan bildurik eman diogu agurra Jabierri ekitaldi xume bezain berezian. Kristina Bernalek aipatu duen gisa, erreferente pedagogiko aparta izan da Jabier, bere lanerako tinkotasunarekin batera ikastola norabide egokian jartzen asmatu duena bere gidaritzapean.

Irudia
komunitatea

 

Guztiok kantatu diogun habaneran aipatu zaio bere irakasle aldian egindako lana, baina, batik bat, zuzendaritza taldean egindako ekarpenengatik nabarmendu da Jabier azken urteetan, ikasketa buru eta, batez ere, zuzendari gisa. Bere eskutik etorri dira ikastolara azken urteetako berrikuntza pedagogikoak.

 

Ikastolako buruak merezitako atsedena hartuko du hortaz. Goza dezala orain irekitzen zaion aldi berri honetaz. Jakin badakigu zaletasunik ez duela falta horretarako. Aho batez kantatu diogun bezala, denbora librea zorionera mugatzea izango du aurrerantzean eginkizun bakar.

 

Eskerrik asko, Jabier

 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.