Skip to main content

ERASMUS + programako hainbat ikaslek Turkian igaroko dute astea

-

Eleaniztasuna eta kulturartekotasuna lantzeko helburuarekin onartu zuen Elgoibar Ikastolak Erasmus+ programaren partaide izateko erronka eta duela urtebete inguru hartutako bide horretan, pausu berri bat iritsi da. Gaur hasi eta aste guztian zehar, ikastolako hainbat ikasle Turkiako Istambul Anadolu Lisesi ikastetxean izango dira.

Hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirola bultzatzeko Europa mailako proiektu honetan, hiru helburu nagusi landuko dituzte: tresna teknologikoen erabilpenean trebatzea, ziberjazarpena aztertzea eta partaideon esperientzia eta jarduera onak bilduko dituen web orria garatzea.

Zibersegurtasunaren gaia landu eta gazteen jokabidea aztertzea eta garatzea izango dituzte jomuga. Ikasleen eguneroko jardunean eta garapenean eragina duen arazo bat behatuz, aztertuz eta prebentziorako materiala sortuz eta zabalduz, besteak beste.

Ikastetxe, herri eta ikasleen elkar ezagutza bermatzeko aukera paregabea.

Bidaia eta esperientzia on!


 

Azken albisteak

Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.
Irudia
LH4ko eta LH5eko 240 ikasle inguruk parte hartzen dute ikasturtero Elgoibarko Udalak finantzatutako eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak gidatutako “Gu ere bertsotan” egitasmoan.
Irudia
LH3ko ikasleek esperientzia aberasgarria bizi izan dute MUFOMI museoan. Ángel Tobajas-ren eskutik, uraren garrantzia eta Elgoibarko uraren jatorria ezagutu dituzte, esperimentu dibertigarri eta harrigarrien bidez.