Skip to main content

Aloña mendira irteera urriaren 22an

Irudia

Larunbat honetan, urriaren 22an Aloña mendira joango dira hainbat ikasle eta guraso Morkaiko Mendizale Elkarteak Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako irteeran. Horrela, 2023-2024 urteko haurren mendi irteeren ikasturteari hasiera emango diogu.

Ibilbidea Arantzazuko parkinetik abiatuko da. Bertatik, Durura joan eta Aloña bideko pista hartu eta poliki poliki altura irabaziz, tontorrera heldu arte. Itzulerako bidea joaneko bera izango da. 

Luzera:+/- 9 Km

Desnibela: +/- 600 m

Irteera: 9:30ean Mintxetako parkinean.

Itzulera: Eguerdirako Arantzazun.

Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik joan, betiere gurasoen ardurapean.

Animatu zaitezte!

 

 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.