Astelehenean, urriaren 30ean, LH 1. mailakoek Naiara Martin, "Kanela, kalabaza, gatxak" izeneko liburuaren idazlea gonbidatu genuen ikastolara. Gaba Beltzaren testuinguruan kokatzen den istorioa kontatzen du ipuinak eta bere ahotan entzuteko aukera izan genuen. Eskerrik asko Naiara!
Eraldaketa pedagogikoaren testuinguruan, espazioek hezkuntzan duten garrantziaz hausnartzeko aukera izango dugu, Oskol Arkitekturaren eskutik antolatutako saioan. Martxoak 26, 17:00etan Elgoibar Ikastolako erdiko aretoan.
Datorren martxoaren 19an Korrika 24 hasiko da Atharratzen. Hamar egunetan zehar Euskal Herria zeharkatu ondoren, Bilbon bukatuko da martxoaren 29an. Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da.
Eskerrik beroenak antolaketan lagundu duten guztiei, boluntarioei, babesleei eta, noski, parte hartu duzuen pilotariei eta familiei! Zuen ilusio eta ekarpenari esker, egun borobila izan da!