Skip to main content

'Egin ttap' online bidezko lehiaketa antolatu du Atxutxiamaikak

Azaroaren 24tik 30era jokatzeko online bidezko Egin Ttap lehiaketa antolatu du Atxutxiamaikak, Kukulaisi elkartea osatzen duten Euskal Herriko beste aisialdi talde batzuekin batera. Zazpi egun iraungo ditu lehiaketak, eta egun bakoitzean zazpi galdera erantzun beharko dituzte partaideek, taldeka. Galderak askotarikoak izango dira: kultura, natura, musikagintza, geografia… Quizz dibertigarria sortu dute, eta helburua da euskaraz ondo pasatzeko momentutxo bat sortzea. 

eginttap

Parte hartzeko 2-5 pertsonako taldeak sortu beharko dira, umez zein helduz osatutakoak. Umeak LH4tik LH6ra artekoak izan behar dira, eta talde bakoitzean heldu bat egon beharko da gutxienez, jokatzeko kodea egunero bidaliko delako sakelako telefonora. Informazio gehiago, eginttap.eus helbidean. 

Puntu gehien lortu dituzten lehen 10 taldeekin aurrez aurreko final handia egingo dute abenduaren 3an, Aita Agirre Kulturgunean. Sorpresak eta sariak egongo dira. Izen emate epea zabalik egongo da azaroaren 23ra arte!  Hemen esteka: https://labur.eus/eginttap

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.