Skip to main content

Aliziaren burutazio miresgarriak

LH 4. mailako ikasleak astelehenean eta LH 5ekoak asteartean, Aita Agirre kulturetxeko liburutegian izan dira Galtzagorrik proposatutako eta Lur Kortak dinamizatutako “Aliziaren burutazio miresgarriak” jolas literarioan. Ekintza hau proposamen ludikoa da, eta Lewis Carrollek bere liburuan planteatutako umorearen, hitz-jokoen, abenturaren eta fantasiaren ikuskera bereziak uztartzen ditu.

alizia

Azken albisteak

Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Aurten, Kilometroak Lazkaon ospatu da, eta gure DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan parte hartu du. Hasieratik amaierara, gure ikasleek parte-hartze aktiboa, jarrera bikaina eta inplikazio handia erakutsi dituzte.