Skip to main content

Elikagaien Bankuko txokoetan bolondres - LH 6

LH6. mailako ikaskeek, “Proiektu komunitarioa” ikas arloaren barruan ekintza solidarioak lantzen ari dira. Gipuzkoako Elikagaien Bankua udazkeneko janari bilketa burutzen ari da Elgoibarren azaroaren 24an eta 25ean, eta bilketa egin ahal izateko boluntarioak behar zituztenez, gaur goizean, ikasle hauek supermerkatu ezberdinetan aritu dira Elikagaien Bankuko txokoetan, jasotakoaren antolaketan laguntzen.

Solidarioa

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.