Skip to main content

Gabon Txosna

Elgoibar Ikastolako Txosnako Lan Taldeak eskerrak luzatu nahi dizkie pasa den gabon zaharretako ferian modu batera zein bestera parte hartu zuten pertsona eta eragile guztiei. Ikastolako guraso eta langileen artean 100 pertsonatik gorako gizataldea mugitu zen antolaketan. Eskutitz honen bitartez plazaratu nahi die guztiei euren esker ona.

 

Gabonzahar txosna

ESKER MILA!

Giro bikaina aurten ere urteari agur esateko.  Gabon zaharreko ferian hainbat postu, jendea non nahi, bertako produktu eta animalietan gozatzeko aukera paregabea… Aurten ere, Elgoibar Ikastolak Kalebarren plazan txosna jartzeko aukera izan genuen. Eguraldiak lagundu egin zuen, eta bertan sortu zen giroa aparta izan zen. Oso pozik gaude egindako lanarekin.

Eskerrak emateko garaia da. Eskerrik asko Elgoibarko Udalari, Debemen Landa Garapen Elkarteari eta brigadako langileei, hainbat baliabide eskaintzeagatik. Eskerrik asko Armueta eta Ziarda harategieri, Eusko Label-dun saihetsa eskaintzeagatik.  Manuel Amaro eta MªJose Martini kamioia eskuragarri jarri eta egunean bertan egindako lanagatik. Deuko Izarrari banaketari edari zein beste material batzuk eskaintzeagatik. LizagaSar-i bere sagardo eta sagar zukuarengatik, Nekane Altuberi apaingarriengatik, Jose Ramon Cabrerari argazkiengatik, Burgoa Somoza arraindegiari izotza emateagatik, lanean egon zineten guztiori eta nola ez, mila esker egunean bertan gerturatu zineten guztioi. Girorik ez da zuek gabe-eta.

Aurten ere, 100 pertsona baino gehiago izan garelako antolaketan eta lanean aritu garen ikastolako guraso eta langileak. Esker mila eta bejondeizuela! Azkenik, gogorarazi nahi dugu txosnan jasotako dirua herri mailan antolatzen ditugun ekimenak finantzatzeko erabiliko dugula: pilota eguna eta Jose Gurrutxaga krosa alegia. Bere izaerari jarraituz; herritik, herriarentzat.

 

ELGOIBAR IKASTOLAKO TXOSNAKO LAN TALDEA

 

Azken albisteak

Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.
Irudia
LH4ko eta LH5eko 240 ikasle inguruk parte hartzen dute ikasturtero Elgoibarko Udalak finantzatutako eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak gidatutako “Gu ere bertsotan” egitasmoan.
Irudia
LH3ko ikasleek esperientzia aberasgarria bizi izan dute MUFOMI museoan. Ángel Tobajas-ren eskutik, uraren garrantzia eta Elgoibarko uraren jatorria ezagutu dituzte, esperimentu dibertigarri eta harrigarrien bidez.