Skip to main content

Zumaia Zarautz mendi irteera

Goizean trenez abiatu ostean Zarautzera, handik oinez abiatu zen taldea Zumaia aldera. Hasiera batetan ibilbidea alderantziz egitea zen asmoa, baina tren zerbitzuaren gorabeherengaitik ibilbidearen zentzua aldatzea erabaki zen.

Eguraldi eguzkitsua lagun, mahasti eta paraje ederretan hiru bat orduko mendi buelta burutu ondoren, Zumaiara iritsi zen talde jendetsua. Goiz pasa ederra pasa zuten, bista zoragarriez eta lagun arte bikainaz gozatuz.

Datorren irteera Otsailak 18an izango da, Mutriku eta Ondarroa lotuko dituena.

Zumaia zarautz

Azken albisteak

Irudia
Ikastolako HH5etik DBH2ra bitarteko ikasleek ingelesezko antzezlanak ikusteko aukera izan dute Herriko Antzokian, Face to Face konpainiaren eskutik.
Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 22tik azaroaren 12ra bitartean, Errigoraren udazkeneko kanpainan parte hartzeko aukera izango da. Aurten, gainera, Lodosako Ibaialde Ikastolari laguntzeko elkartasun-ekimen berezia jarri da martxan. Saskiak Elgoibar Ikastolan bertan jaso ahal izango dira.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.