Skip to main content

A30: Energia gutxiago kontsumitzeko ohiturak barneratzeko erronka

Ikastolako Agenda 30 proiektu barruan ENERGIA gaia lantzen ari dira, eta aurtengo helburuetako bat familietan energia gutxiago kontsumitzeko ohiturak barneratzea da. Asmo horrekin, eta otsailaren 14a mundu mailako Energiaren eguna dela aitzaki hartuta, horretan dabiltzan ikasleek galdetegi bat prestatu dute familietan banatzeko.

A30_7

Galdetegiaren asmoa energia aurrezteko ekintza bat praktikara eramatea izango da, eta etxean egin ditzakegun 5 ekintzetatik bat aukeratzeko eta egun batzuetan praktikan jartzeko gonbitea luzatuko digute.

Ekintza bat ohitura bilakatzeko 21 egun behar izaten direla kontuan hartuta, hilabete barru gogoraraziko digute, beste galdetegi baten bitartez, nolakoa izan den esperientzia. Kontzientzian eta egunerokoan eragiteko praktika bat gure ikasleen partetik. Animatu parte hartzera!

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.