Skip to main content

Morkaiko mendi irteerak

Morkaiko M.E.-ak Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen digute otsailaren 18rako: Mutriku-Ondarroa.

Oraingoan ere kostaldean ibiltzeko proposamena luzatzen digute. Eguraldiak lagunduz gero, ibilbide eder bezain atsegina burutzeko aukera izango da.

Mutrikura autobusez abiatuko dira 9:10etan, Guasseko autobus geltokian autobusa hartuta. Norbaitek autoz joan nahiko balu, 9:45ean Txurruka plazan elkartuko dira berriz ere.

Mutrikutik, itxas bazterretik, Galdonamendi igo eta zeharkatzea da asmoa. Handik Saturraranera jeitsi eta Ondarrura joango dira. Ondarrutik Elgoibarrera autobusez itzuliko dira etxera. Igande goiz pasa eder bat pasatzeko ibilaldi eder bezain erraza.

morkaiko_mutriku

Luzera:+/- 6 Km

Desnibela: +/- 200 m

Irteera: 9:15ean Guasseko autobús geltokian.

Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da. Eguraldiaren arabera irteerak aldaketak izan ditzake. Eguraldia dela eta, abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.