Skip to main content

Elgoibarko hiru elkarteren web orriak berritzen dihartude gure ikasleek “Elgoibartik mundura” proiektuan

Herriko merkatari eta elkarteei digitalizatzen laguntzeko sortutako “Elgoibartik mundura” proiektuan DBH 3. mailako gure ikasleek herriko hiru elkarteren webguneak berritzen dihardute. CD Elgoibar, “Inazio Bereziartua” Musika Eskola eta “Haizea” Emakume taldea dira elkarte horiek.

gaitasun-digitala

Herriko merkatari eta elkarteei digitalizatzen laguntzeko sortutako egitasmoa eta 'Kaixomundua.eus' hezkuntza-proiektua elkarturik sortu da “Elgoibartik mundura” proiektua, Elgoibarko Udalak, PuntuEus fundazioak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak lankidetzan sortua. Proiektu horren baitan, gure ikastolako DBH 3. mailako gure ikasleek herriko hiru elkarteren webguneak berritzen dihardute. CD Elgoibar, “Inazio Bereziartua” Musika Eskola eta “Haizea” Emakume taldea dira elkarte horiek. Martxorako bukatuz gero, webguneak 'Kaixomundua.eus' lehiaketara ere aurkeztu ahal izango dira.

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.