Skip to main content

Morkaiko mendi irteerak

Igandean Mutrikutik Ondarrura haurren mendi irteera izan zen Morkaikok Ikastolako eta Herri Eskolako gurasoekin batera antolatua.

Morkaiko_mutriku

Goizean Lurraldebuseko autobusean iritsi ostean Mutrikura, handik, oinez abiatu ziren Ondarroa aldera.

Joan zen urteko mendi irteeretan ez bezala, aurten, ikasturte honetako mendi irteera gehienetan gertatu den bezala, oraingoan ere eguraldi ederraz gozatzeko aukera izan zuten.

Eguraldi eguzkitsua lagun, 30 haur eta beste horrenbeste nagusi Mutrikuko plazatik Galdonamendiruntz jo zuten itsaso hertzetik. Bide lasaia bezain ederra.

Galdonamendiko kanpinean indarberritu ondoren, Saturraneko hondartzara jaitsi eta handik itsas hertzeko paseotik Ondarroara heldu ziren. Goiz pasa ederra eginda, bazkal ordurako etxean ziren.

Datorren irteera martxoaren 10ean izango da, Elgoibar-Azitain artekoa.

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.