Skip to main content

Orientazioarekin loturiko irteerak DBH 4. mailan

Astean zehar Orientazio akademikoarekin loturik hainbat irteera burutu dituzte gure DBH 4. mailako ikasleek. Hala, astelehenean Ideko Teknologi Zentrua bisitatu zuten Batxilergo Tekniko-Teknologikoan interesa agertu duten ikasleek; ostegunean, aldiz, Batxilergo Humanistikoaren aukerarekin bat egiten dutenen txanda izan zen. Hauek Alcorta Forging Groupera egin zuten bisita, Enpresa administrazioarekin, Giza baliabideekin, Medikuntzarekin eta Komunikazio eta Marketing eremuekin zerikusia duten jardunen inguruan sakontzera. Asteazkenean, guztiok egin zioten bisita egunean bertan hasiera eman zion Abian Lanbide Heziketako Azokari Eibarren.

abian
Irudia
abian1
Irudia
alcorta

 

Azken albisteak

Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.
Irudia
LH4ko eta LH5eko 240 ikasle inguruk parte hartzen dute ikasturtero Elgoibarko Udalak finantzatutako eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak gidatutako “Gu ere bertsotan” egitasmoan.
Irudia
LH3ko ikasleek esperientzia aberasgarria bizi izan dute MUFOMI museoan. Ángel Tobajas-ren eskutik, uraren garrantzia eta Elgoibarko uraren jatorria ezagutu dituzte, esperimentu dibertigarri eta harrigarrien bidez.