Skip to main content

Konfekoopek aitortza emakume bazkideei

Martxoaren 8a ospatzen ari garen honetan, Konfekoopek, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak, merezitako aitortza egin die Euskadiko kooperatibetako bazkide aitzindari izan ziren emakume guztiei. Hori dela eta, ekitaldi xume bat antolatu dute Gasteizko Vila Suso jauregian, emakume horiek aitzindari gisa egindako lana nabarmenduz eta izan zuten protagonismoa eskertuz.

 

konfekoop

Kasu askotan modu ikusezinean jardun zuten emakumeak izanik, gaurkoan euren ekarpena bistaratzea lortu nahi izan da ekimen honekin, Kooperatiba desberdinetako emakume aintzindariak bilduz. Elgoibar Ikastolatik hiru emakume izan dira aitortza hori jaso dutenak: Garbiñe Beristain, Begoña Sorazu eta Maite Vallejo. Irudian Garbiñe eta Begoña ikus ditzakegu, Maitek ezin izan baitu Gasteiza joan.

Irudia
konfekoop

Azken albisteak

Irudia
Ikastolako HH5etik DBH2ra bitarteko ikasleek ingelesezko antzezlanak ikusteko aukera izan dute Herriko Antzokian, Face to Face konpainiaren eskutik.
Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 22tik azaroaren 12ra bitartean, Errigoraren udazkeneko kanpainan parte hartzeko aukera izango da. Aurten, gainera, Lodosako Ibaialde Ikastolari laguntzeko elkartasun-ekimen berezia jarri da martxan. Saskiak Elgoibar Ikastolan bertan jaso ahal izango dira.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.