Skip to main content

Martxoak 8 Ikastolan

Morez jantzi da ikastola Emakumeen Nazioarteko Eguneko aldarrikapenekin bat eginez. Hainbat ekintza izan dira egunotan bai geletan bai eta gelaz kanpo ere aldarrikapen horien izenean. Irudietan, Lehen Hezkuntzako ikasleek sortutako irudia Ikastolako kanpoko pistetan.

M8_LH

Besteak beste, “Guganako bidea” erakusketara bisita desberdinak egin dituzte astean zehar hainbat mailetako ikasleek. Asteartean, Marina Marroquí gizarte hezitzailearen hitzaldia izan zuten DBH2 eta DBH3koak Herriko Antzokian Sexu-indarkeriaren eta normalizazioaren gainean arituz. Gaurkoan DBH 3 eta DBH 4ko ikasleek greba deialdiarekin bat egin duten bitartean, Lehen Hezkuntzako haurrek irudi erraldoia sortu dute kanpoko pistetan.

Irudia
marina
Marina Marroquíren hitzaldiko irudia.
Irudia
M8
Ikastolako goiko balkoia, morez.

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.