Skip to main content

Morkaiko M.E.ko mendi irteera

Pasa den igandean, martxoak 10, Morkaiko M.E.-ak antolatutako haurren mendi irteera izan zen. Eguna triste samar esnatu zen, baina ateri, eta 12 haur eta beste horrenbeste nagusi Kalegoen plazatik abiatu ziren Sigma aldera.

Haserako asmoa Elgoibartik abiatu eta Azitainera joatea zen. Baina azken egunetako euriak zirela eta, Saturixo erreka hasita zetorren eta ezin izan zuten igaro. Hori dela eta, ibilbidea aldatu eta Morura jo zuten, bertako aldaparok igo eta San Pedrora iristeko. San Pedrotik kalera errepidez jaitsi beharrean, Errotatxora jaitsi ziren mendiz. Igande goiz pasa ederra burutu zutena!

Morkaiko_2024_03_10

Hurrengo irteera, berez, apirilak 14an Aitztxikira pentsatutakoa zen. Baina egun horretan Jose Gurrutxaga krosa dela eta, datorren irteera hilaren 28an Erlora izango da. Aurten Euskal Mendi Federazioak 100 urte bete ditu eta 100 tontorretara igotzeko proposamena aurkeztu duela aprobetxatuz, Elgoibartarrok Erlora joango gara.

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.